guneak

Garagardogileok 2014an sortu ziren, Gasteizen, eta gune zoragarria eskaintzen digute, haien sormen lanak dastatzeko eta artisau garagardoarekin lotutako dastaketetan zein bestelako ekitaldietan parte hartzeko. Adibidez, bisita gidatuak prestatzen dituzte artisau garagardogintza ezagutzeko. Ezin diozu uko egin horrelako tentazio bati.

Venta de la Estrella nº6 pab 63

Hell Doradoko kantina: Janaria, pasioa eta rock asko plater bakoitzean. Zaporez orro egiten duten hanburgesetatik hasi eta jarreraz beteriko aukera begetarianoetaraino, Come edo Muere saioek gastronomiaz haraindi doan esperientziaz gozatzera gonbidatzen zaituzte. Zatoz ikustera zergatik, HellDoradon, jaten edo hiltzen den.

Gorde zure mahaia eta utzi eramaten Come edo Morteren giro on eta zapore indartsuak!

Venta de la Estrella nº6 pab 45

Areto honek musikari eta zaletuen begirunea bereganatu du, musika genero indartsuenekin duen konpromiso hautsezinagatik eta lehen mailako bere azpiegituragatik. Aretoa espresuki dago diseinatuta zuzeneko musikarako, eta kalitate teknikoa dute lehentasun nagusia. Hell Dorado pelegrinaje helmuga da, Espainiaren iparraldeko rock jarraitzaileentzat, nazioarteko zein nazio banda esanguratsuak erakartzen baititu. Salaren diseinuak minimizatu egiten ditu nahigabeko erreberberazioak, eta ziurtatu egiten du soinua ahaltsua, zehatza eta garbia dela, baita bolumen ozenenetan ere.

Florida parkea hiriaren bihotz-bihotzean dago, eta Gasteizko parkerik entzutetsuena da. 1820an sortua, bere diseinua garai hartako frantses lorategi erromantikoetan inspiratzen da, eta azalera handiagoko sentsazioa sortzen du, bere zidorren trazatu labirintikoagatik, zeinek gune imajinagaitzak korritzen baitituzte, hala nola haitzuloa, ur jauzia, errekastoa, maitaleen eserlekua, musika kioskoa… Eta sinetsi: kiosko horretatik jota, zuzeneko musikak beste dimentsio batean sartuko gaitu.

Sagardotegi hau Askartzan dago, Trebiñuko Konterriko herrixka batean. Han, 1998an hasi ziren lehen sagarrondoak landatzen eta bildutako fruitu horiekin sagardoa egiten. Gaur egun, sagasti zabala daukate, 2.500 sagarrondoekin, eta horixe dute jaialdian lagunduko digun sagardoa egiteko lehengaia.
Goxoa eta abegitsua, esparru zabala dauka janari tipikoaz eta artisau sagardoaz gozatzeko. Sagardoa, betiko lez, upeletatik bertatik jasoko dugu, horrexek ematen baitio zapore jatorra eta paregabea.

Gasteizko almendra deitzen zaio Gasteizko Alde Zaharrari, bere forma obalatuagatik, horrela sortu baitzuen “Nova Victoria” XII. mendean Nafarroako Antso VI.ak Gasteiz herrixkaren gainean. Hurrengo mendeetan, hiria hazten joan zen gremioei eskainitako kaleez, eta haien ogibideak oraindik ere bizirik diraute gure kale izendegian: Hedegileak, Zapatariak, Errementariak, Aiztogileak, Pintoreak…
Eta, gaur egun, oraindik ere, kale horiexek dira bizitza sozialaren erdigunea, berpizkundeko jauregien artean (Eskoriatza-Eskibel), Erdi Aroko dorretxeen artean (Andatarren etxea) eta ehunka urteko tenpluez inguraturik (Santa Maria katedrala)

Dazz  Cluba, Gasteizko Kutxi kale ikonikoan kokaturik, erreferentzia-puntu bihurtu da Gasteizko eta Euskal Herri osoko jazz-zaleentzat. Lokal txiki eta abegitsu honek, 60 lagunentzako tokiarekin, esperientzia paregabea eskaintzen du, zeren konbinatzen ditu sona handiko artistak eta pintxo eskaintza zaindua. Jazzaren legenden argazkiez dekoratutako hormek, larruzko besaulkiek eta argiztapen goxoak giro limurtzailea sortzen dute… Transmititzen duen energiarekin bat egiten duen giroa eta agertoki ezin hobea, jazzaren esentzia bertatik bertara gozatu nahi dutenentzat.

Scroll to Top