BANDAk
Valentzian sortutako banda dugu, pasioz beteriko musikariek osatua, Lindy Hopeko eszenan guztiz errotua eta musika mota horren jatorrizko izpiritua zintzo errespetatzen duena. Jotzen dituzten kantek jazzaren urrezko garaira garamatzate denboran zehar, Duke Ellington-ekin, Count Basie-rekin, Illinois Jacquet-ekin, Johnny Hodgesekin eta beste askorekin.
Bost haizezko lagun (bost!), soinu indartsu eta sutsua eskaintzeko, eta atal erritmiko sendoarekin, grooveari tinko eta liluragarri eusteko, swing garaiko energia gorpuzten dute, hala eszenatokian nola dantza-pistan.
Rafael de Yzaguirre @DjRafaswing
Hamabi urte dira Rafa DJk swingarekin (“dantzatzen den jazz-a”) eta bluesarekin (“arimaren musika”) konektatu zuenetik. Gironako, Bartzelonako eta Sevillako Exchangeak girotu ditu hark jarritako musikarekin. Baita ere, honako jaialdi huek jarri ditu dantzan: Balboa Bartzelona Jaialdia, “Paris Blues Exchange”, Tolosako “Blues Alliance” eta “Low and Slow” blues jaialdiaren bost edizioak.
Gasteiztar musikarien elkarte honek errepertorio zoragarria prestatu digu jazz eta swing soinuez, guztion gozagarri, eta uztailaren 4an, larunbatean, Florida parkean eskainiko digu. Kontzertu dantzaldi hau Jazz Jaialdiarekin elkarlanean antolatu dugu, eta jaialdi handi horren atariko gisa eskainiko dugu, bi asteren buruan datorkigu-eta. Presta zaitezte esperientzia ahaztezina bizitzeko, 18 musikariren taldetzar honen eskutik.





